Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, 5. etapa

Schachmann alemaniarrak irabazi du etapa; Miguel Angel Lopezek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian iza da eta bera bakarrik iritsi da helmugara; talde nagusia 13 segundora sartu da.

12:23
Maximilian Schachmann

Maximilian Schachmann (Bora-Hansgrohe) alemaniarra gailendu da Kataluniako Itzuliko bosgarren etapan eta Miguel Angel Lopezek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du. Bosgarren etapa horretan 189 kilometroko ibilbidea egin dute, Puigcerdà (Girona) eta Sant Cugat del Vallés (Bartzelona) artean.

Alemaniarra eguneko ihesaldian sartu da eta, iaz geratu bezala, etapa garaipena lortu du, tropel nagusiaren jazarpenari ondo eutsi ostean. Talde nagusia 13 segundora iritsi da.  

Voltaren 99. edizioa amaitzeko bi etapa falta direnezn, 'Superman' Lopezek lider jarraitzen du. Kolonbiarrak 14 segundoko aldea du Adam Yates britainiarrarekin (Mitchelton-Scott). Yates bigarren da sailkapen nagusian.

Larunbatean seigarren etapa jokatuko dute, 169,1 kilometrokoa, Valls eta Vila-Seca artean. 3. mailako hiru mendate igo beharko dituzte, ibilbidearen erdian, baina, aurreikuspenen arabera, eta gaur bezalako ihesladirik ez bada, etapa aproposa da esprinterrentzako.