Itxi

Txirrindularitza

Turkiako Tourra, 2, etapa

San Benneten bigarrena Turkian

eitb.eus

Borako txirrindulariak Felix Grobschartner bere taldekidea eta Jhonatan Restrepo gainditu ditu helmugan. Caja Ruraleko Gonzalo Serranok laugarren egin du.

2:24
Tour de Turquía, 2ª etapa

Sam Bennett (Bora Hansgrohe) irlandarrak erdietsi du garaipena Turkiako Tourreko 2. etapan Tekirdag eta Eceabat herrien artean eta modu horretan lidergoa ere sendotu du.

28 urteko txirrindulariak 4 ordu 11 minutu eta 48 segundo behar izan ditu etapako 183,3 kilometroak burutzeko. Esprintean Felix Grobschartner Bora Hansgroheko bere taldekidea eta Jhonatan Restrepo (Manzana Postobon) gainditu ditu.

Caja Rural-Seguros RGA taldeko Gonzalo Serranok laugarren egin du garaipearen denbora berean.

2ª etapa