Itxi

Txirrindularitza

Medina de Rioseco-Palencia

Gaztela eta Leongo Itzulia: Lehen etapa eta lidergoa Ventosorentzat

Erredakzioa

Movistar Teameko txirrindularia azkarrena izan da esprintean. Belleti izan da bigarren eta Marco Kump hirugarren.

Francisco Jose Ventoso Movistar Teameko txirrindulari kantabriarrak irabazi du Gaztela eta Leongo lehenengo etapa. Medina de Rioseco (Valladolid) eta Palencia (174 kilometro) artean burutu da estraineko etapa hau.

Etapa garaipenaz gain sailkapen nagusiko liderra ere bada Vicioso. Bigarren postua Manuel Bellettirentzat (Colnago-CSF Inox) izan da eta hirugarrena, Marco Kumpentzat (Geox-TMC).

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

1.- Fco. Jose Ventoso (ESP/Movistar) 4.12''57"
2.- Manuel Belletti (ITA/Colnago-CSF Inox) d.b.
3.- Marco Kump (SLO/Geox-TMC) d.b.
4.- Luke Roberts (AUS/Saxo Bank-Sungard) d.b.
5.- Russell Downing (GBR/Sky) d.b.
6.- Juan Jose Lobato (ESP/Andalucía-Cajagranada) d.b.
7.- Jonathan Hivert (FRA/Saur-Sojasun) d.b.
8.- Ricardo Garcia (ESP/Orbea) d.b.
9.- Joaquin Sobrino (ESP/Caja Rural) d.b.
10.-Ruben Perez Moreno (EUS/Euskaltel) d.b.