Itxi

Txirrindularitza

9. Etapa

Egan Bernalek Suitzako Itzulia irabazi du

Erredakzioa

Txirrindulari kolonbiarrak Suitzako Itzulia handia irabazi du, lehenengo aldiz. Bederatzigarren etapan, aldiz, Hugh Carthy izan da garaile.

3:51
2019ko Suitzako Itzulia

Egan Bernal (Inneos) kolonbiarrak 2019ko Suitzako Itzulia irabazi du. Bederatzigarren eta azken etapan, aldiz, Hugh Carthy (EF Education First) izan da garaile.

Miguel Angel Lopez zen Suitzako Itzulia irabazi zuen azken kolonbiarra. Eganen garaipenarekin, kolonbiarren bigarren garaipena izan da honakoa.

Nahiz eta azkenengo mendatean, 25 kilometroren faltan, Rohan Dannisek eraso egin duen, ez du Egan Bernalen garaipena arriskuan jarri.

Izan ere, ez da nahikoa izan kolonbiarra atzean usteko eta hasieratik etapa kontrolpean zuela zirudien.

22 urteko txirrindulariaren atzetik, Rohan Dennisek (Bahrain-Merida), bigarren, eta Patrick Konradek, hirugarren, osatzen dute sailkapen nagusia.

Bestalde, azken jardunaldiari dagokionez, Hugh Carthy (Education First) izan da Gomseko helmuga zeharkatu duen lehen txirrindularia eta, beraz, 9. etapako garailea.