Txirrindularitza
Faboritoa
Alaphilipperen parte-hartzea, baieztatuta Donostiako Klasikorako
Erredakzioa
Julian Alaphilippek iaz lortutako garaipena errepikatu nahi du aurtengo klasika donostiarrean.
-
Julian Alaphilippe, 2019ko Tourreko maillot horiarekin. Argazkia: EFE
Julian Alaphilippek parte hartuko du 2019ko Donostiako Klasikoan, larunbat honetan, hala jakinarazi baitu Deceuninck Quick Step taldeak. Frantziarra, iaz lortutako garaipena errepikatzen saiatuko da.
Alaphilippe izango da klasiko donostiarra irabazteko faborito nagusia. Tourrean sasoi bikainean dela erakutsi du, eta lasterketa donostiarraren 227 kilometroko ibilbidea oso ondo datorkio.
Txirrindulari frantziarraren aurkari nagusiak izango dira Movistarreko Alejandro Valverde eta Mikel Landa, baita Can Avermaet (CCC) eta Tim Wellens (Lotto).