Itxi

Txirrindularitza

ISTRIPUA

Pozzovivo ospitaleratu dute, auto batek harrapatu eta gero

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bahrain-Merida taldeko txirrindulari italiarrak beso bat eta hanka bat ditu hautsita.

  • Pozzovivo, Froome eta Dumoulinekin batera, 2018ko Giroan.

    Pozzovivo, Froome eta Dumoulinekin batera, 2018ko Giroan. Argazkia: EFE

Domenico Pozzovivo (Bahrain-Merida) txirrindularia Cosenza (Italia hegoaldea) herriko ospitalera eraman dute gaur goizean, auto batek aurretik eraman baitu entrenatzen ari zela.

Italiarrak abuztuaren 24tik irailaren 15era jokatuko den Espainiako Itzulian parte hartzeko asmoa zeukan, baina, istripuaren ondorioz, beso bat eta hanka bat hautsi ditu, eta ezinezkoa izango du bertan izatea.