Itxi

Txirrindularitza

BinckBank Tour

Laurens De Plus belgikarra, Beneluxeko Itzuliko garailea

AGENCIAS | REDACCIÓN

Txirrindulariek Bosbergeko aldapa malkartsuak igaro dituzte, horietako azkena helmugatik 20 kilometrotara. De Plusek liderrarekiko 12 segundoko aldea zuela jo du erasoa.

  • Beneluxeko Itzuliko podiuma. Argazkia: @JumboVismaRoad

    Beneluxeko Itzuliko podiuma. Argazkia: @JumboVismaRoad

Jumbo-Visma taldeko Laurens De Plus belgikarrak Beneluxeko Itzulia irabazi du, igande honetan jokatu den etapan hirugarren postuan helmugaratu ostean.

Beneluxeko Itzulia ez da Flandeseko Tourra, baina horren kutsua ere badu, izan ere, Kapelmur eta Bosberg igoera ezagunei egin behar izan diete aurre.

Hiru alditan pasa dira txirrindulariak Bosbergeko maldetatik, horietako azkena helmugatik 20 kilometrotara.

De Plus malda horietaz baliatu da garaipena eskuratu ahal izateko, izan ere, sailkapen nagusiko hirugarren postuan ekin dio jardunaldiari, Tim Wellens (Lotto-Soudal) liderrarekiko 12 segundotara, hain zuzen ere.