Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under, 2. etapa

Caleb Ewan australiarrak erdietsi du garaipena Stirlingeko esprintean

EITB.EUS

Lotto-Sudal txirrindulariak Daryl Impey (Mitchelto-Scott) eta Natahn Haas (Cofidis) gainditu ditu Tour Down Underreko bigarren etapan eta lider berria da.

0:48
El segundo esprint, para Caleb Ewan

Caleb Ewans (Lotto Soudal) australiarrak erdietsi zuen garaipena Tour Down Underreko bigarren etapan. 135,8 kilometroko jardunaldia Stirlingen amaitu zen eta Ewanek, etapa irabazteaz gain, lidergoa eskuratu zuen, Sam Bennetten (Quickstep) denbora berarekin.

Australiako hegoaldean jokatutako etapak Adelaida Hills zeharkatu zuen, sutearen eraginez kaltetua izan den zonaldea.

Joey Rosskopfek (CCC), etapa hasieran, eta Laurens de Vressek (Astana), azken txanpan, erasoa jo eta ihesaldia lortu zuten, baina 25 kilometroren faltan tropelak  Astanako gizona harrapatu zuen.

Txirrindulariek zirkuitu bati lau itzuli eman eta gero esprintean jokatu zuen garaipena.