Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 23tik 29ra

Froome, Valverde, Pogacar eta Adam Yates, EAUko Tourrean

Agentziak | Erredakzioa

Arabiar Emirerri Batuetako lasterketak 4 etapa lau-lauk, ihesaldietarako bi jardunaldi eta mendiko etapa bat ditu.

3:14
Roglic, Valverde eta Gaudu. Argazkia: EFE

Alejandro Valverde, Tadej Pogacar eta Adam Yates, txirrindulariak 2020ko EAU Tourrean izango direla aurreratu dute antolatzaileek.

UCI WorldTourreko lasterketa otsailaren 23an hasiko da Dubain eta 29an amaitu Abu Dabin.

Bertan Chris Froome britainiarra ere izango da, INEOS taldeko txirrindulariak lesio larria gainditu eta gero EAU Tourrean berragertuko da. Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen gizona gogotsu eta oso pozik dago berriro ere lehiatzeko.

Arabiar Emirerri Batuetako lasterketak zazpi etapa izango ditu,  au etapa lau-lauak esprinterako aproposak, beste bi ihesaldietarako bi jardunaldi eta mendiko bat.

Iazko eta Vueltako irabazlea den Primoz Roglicek ez du parte hartuko.

EAU Toureko etapak

Otsailak 23, 1. etapa, Dubai-Isla Al Marjan, 158 km

Otsailak 24, 2. etapa, Palm Jumeirah-Hatta, 203 km

Otsailak 25, 3. etapa, Sharjah -Rafisah, 198 km

Otsailak 26, 4. etapa, Dubai-Dubai, 171 km

Otsailak 27, 5. etapa, Al Ain-Jebel Hafeet, 162 km

Otsailak 28, 6. etapa, Al Ruwais-Al Mirfa, 158 km

Otsailak 29, 7. etapa, Abu Dabi-Abu Dabi, 127 km