Txirrindularitza
San Juaneko Tourra, 4. etapa
Fernando Gaviriaren bigarren garaipena
Agencias | Redacción
Remco Evenepoelek lider jarraitzen du Filipo Gannaren eta Oscar Sevillaren aurretik.
-
Gaviria Gaviriaren bigarrena. EFE
UAE Emirates taldeko Fernando Gaviriak erdietsi zuen garaipena San Juaneko Tourreko laugarren etapan.
Txirrindulariek 185,8 kilometro burutu zituzten Jachal eta Valle Fertil herrien artean. Nahiz eta ibilbidean hiru mendate egon (Lehen Mailako bi eta Hirugarreneko beste bat), garaipena esprintean erabaki zen.
Gaviria sasoian dago eta izen handiko gizonak gainditu zituen, esaterako, Rudy Barbier (Israel Start), Alvaro Hodeg (Deceuninck) eta Peter Sagan (Bora).
Kolonbiarrak 2017an lasterketa honetan debuta egin zuenetik zazpi etapetan izan da onena garaipena eskuratuz.