Itxi

Txirrindularitza

San Juaneko Itzulia, 5. etapa

Miguel Florez gailendu da Alto Coloradon, Evenepoel liderra ezustean harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, Evenepoelek lider jarraitzen du, eta Filippo Ganna bigarren da, 33 segundora.

  • Miguel Florez, etapa nagusiko podiumean

    Miguel Florez, etapa nagusiko podiumean. Argazkia: Efe.

Miguel Florez txirrindulari kolonbiar gaztea gailendu da San Juaneko Itzuliko etapa nagusian, azken metroetan erasoa jo eta Alto Colorado mendateko helmuga lehen postuan igarota. Florezek ezustean harrapatu du Remco Evenepoel lasterketako liderra.

Alto Colorado lehen mailako mendatea da eta 14,4 kilometroko igoera du. Lasterketak bikaina egin dute txirrindulariek eta irabazlea ez da azken meroak arte erabaki.

Remco Evenepoel faborito nagusia ezustean harrapatu dute bi aldiz: lehenengoa, helmugarako 35 kilometrora atzean geratu denean eta bere taldea lanean jarri behar izan duenean aurreko taldekoekin bat egiteko, eta bigarrena, helmugarako 800 metrora, Miguel Florezek egindako erasoarekin.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Evenepoelek lehen postuan jarraitzen du. Bigarren Filippo Ganna italiarra da 33 segundora, eta Oscar Sevilla hirugarren, minutu eta segundo batera.

Seigarren etapak 174,5 kilometroko ibilbide du, eta San Juan Villicum zirkuituan hasi eta amaituko da. Bi mendate igoko dituzte, biak hirugarren mailakoak.