Txirrindularitza
San Juaneko Itzulia
Gaviriaren, hirugarren etapa; Remco Venepoel, Itzuliaren garailea
eitb.eus
Mikel Gaztañagak zuzendutako Euskadi Fundazioaren estreinaldia izan da Kontinental Pro Mailan.
-
San Juaneko Itzuliko podiuma
Deceuninck - Quick Step taldeko Remco Evenepoel gazteak erdietsi du garaipena 202ko San Juaneko Itzulian.
Azken etapa esprintean erabaki da eta bertan Fernando Gaviria (UAE-Team Emirates) kolonbiarrak bere hirugarren garaipena eskuratu du. Peter Sagan (Bora) eta Alvaro Jose Hodeg (Deceunink) gainditu ditu San Juanen amaitu den etapan.
Sailkapen nagusia Remco Venepoel (Deceunink) belgikarrak erdietsi du erlojuaren kontra egindako erakustaldiari esker.
Lasterketa hau Mikel Gaztañagak zuzendutako Euskadi Fundazioaren estreinaldia izan da Kontinental Pro Mailan. Taldea Mikel Alonso, Peio Goikoetxea, Jokin Aranburu, Garikoitz Bravo, Iker Ballarin eta Unai Cuadrado txirrindulariek osotu dute eta hainbat ihesaldietan parte hartu dute.