Itxi

Txirrindularitza

Kolonbiako Tourra, 4. etapa

Higuitak Bernal eta Alaphilippe garaitu ditu eta lider jarri da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Education First taldeko txirrindulariak 12 segundo ateratzen dizkio Daniel Marinez taldekideari.

  • Sergio Higuita

    Sergio Higuita. Argazkia: EFE

Sergio Andres Higuita (Education First) Kolonbiako errepideko txapeldun nazionalak bere herrikidea den Egan Bernal (Ineos) eta Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick Step) frantziarra gainditu ditu ostiral honetan, Kolonbiako Tourreko laugarren etaparen azken esprintean.

Goranzko joera zuen azken txanpan, Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak erasoaldi gogorra bota du. Alaphilippek, ordea, eragotzi egin du alde egin zezala, eta bere ahaleginean bere atzean eraman ditu Higuita eta Bernal. Azken metroetan, hirukoak Carapaz gainditu du, eta behin betiko esprintean Higuita izan da azkarrena.

Kolonbiako Tourraren azkenaurreko etapa larunbatean korrituko da, Paipa eta Zipaquir artean (180,5 km).