Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzuliko 2. etapa

Gonzalo Serranok irabazi du Iznajarren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Juanjo Lobato Euskadi Fundazioko txirrindularia bigarren izan da. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsangek jarraitzen du lider, Mikel Landari sei segundoko aldea aterata.

  • Gonzalo Serrano, helmugan besoak jasoz.

    Gonzalo Serrano (Caja Rural). Argazkia: EFE

Gonzalo Serrano (Caja Rural-Seguros RGA) txirrindulariak Andaluziako Itzuliko bigarren etapa irabazi du ostegun honetan, Sevilla eta Iznajarren (Kordoba) artean korritu dena (198 kilometro). Sailkapenean, Jakob Fuglsang (Astana) daniarrak jarraitzen du lidergoan.

25 urteko madrildarrak merezimenduz irabazi du, eta, bide batez, bere palmaresa estreinatu du profesional gisa, azken kilometroan zegoen aldapan egindako erritmo aldaketa ikusgarri batekin.

Serrano ihes eginda iritsi da helmugara. Haren atzetik sartu dira Juanjo Lobato (Euskadi Fundazioa) eta Dylan Teuns (Bahrain) belgikarra. Teuns hirugarrena da sailkapen nagusian, eta bi segundoko aldea lortu du bai Fuglsan liderrarekiko eta bai bigarren den Mikel Landa taldekidearekiko.

Ostiral honetan, hirugarren etapa jokatuko da, itzuliko "nagusia". Jaen hiriburuan hasi eta Ubedan amaituko da, 175,9 kilometroko ibilbidea bete ostean. Guztira lau mendate izango ditu, Lehenengo Mailako Solera eta Sierra Magina izanik nabarmenenak.