Itxi

Txirrindularitza

Tourrean, bosgarren

Azarora arte atzeratu du TASek Contador auzia aztertzeko epaiketa

Erredakzioa

UCIk eta Dopinaren aurkako Agentziak dituzten txostenak elkarri eman ahal izateko adostu dute bigarren atzerapen hau.

01:01
Contador: Erabakia azaroan

Bi aldeak, UCI eta Dopinaren aurkako Agentzia, batetik, eta Espainiako Federazioa eta txirrindularia, bestetik, ados jarri dira helegiteari buruzko erabakia atzeratzeko. Datorren astean, hau da, abuztuaren batetik hirura bitartean aztertu behar zuten Contador auzia Kirol Arbitrajeko Epaitegian. Baina bi aldeek dituzten txostenak elkarri eman ahal izateko adostu dute bigarren atzerapen hau.

Iragan martxoan, UCIk eta Dopinaren aurkako Agentziak helegitea aurkeztu zuten Espainiako Federazioak Contador errugabetzat jo zuen epaiaren aurka. Epaiketa ekainaren hasieran egiteko zen baina atzeratu egin zen lehen aldiz. Horren ondorioz, Alberto Contadorrek Frantziako Tourrean parte hartzeko aukera izan du. Tourretik itzulitakoan, atseden hartzeko beta izango du orain Alberto Contadorrek.

Aurtengo Tourrean podiumera igotzerik izan ez badu ere, sekulako erakustaldia eman du, Alpe d’Huezeko etapan esaterako. Uneoro jarraitzaileen babesa izan du, bai Frantziako errepideetan, bai eta atzo etxera itzuli zenean ere. Epaitegien babesa beharko du orain Pintoko txirrindulariak.