Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Cadel Evansek 2014ra arte jarraituko du BMC taldean

Erredakzioa

2011ko Frantziako Tourreko eta 2009ko Munduko Txapelketako irabazleak Suitzako taldean jarraituko du.

  • Cadel Evans. Argazkia: EFE

    Cadel Evans. Argazkia: EFE

Frantziako Tourreko irabazleak, Cadel Evans australiarrak, bere etorkizuna BMC taldearekin lotu du 2014ra arte sinatuz. Bere arrakasta handienak BMC taldearekin lortu ditu Evansek eta txirrindulariak ez du zalantzarik izan akordioa sinatzerako orduan.

"Talderekin batera hasi naiz eta arrakasta lortu dugu" adierazi du Evansek. "Hasieratik BMC Racing taldeak konfiantza eman dit eta hori garrantzitsua da. Hurrengo urteetan lehian jarraitzea espero dut. Etorkizunerako lanean jarraitu behar dugu", azaldu du australiarrak.