Txirrindularitza
Laugarren etapa
Poloniako Tourra: Peter Saganek garaipena eta lidertza eskuratu ditu
Erredakzioa
Liquigas taldeko txirrindulariak lidertza kendu dio Marcel Kittel alemaniarrari Kubalonka lehen mailako mendatean erakustaldia eman eta gero.
-
Peter Sagan. Argazkia: EFE
Peter Sagan eslovakiarrak (Liquigas) irabazi du Poloniako Tourreko laugarren etapa. Oswiecin eta Cieszyn herrien artean jokatu zen 176 kilometroko etapa eta Saganek lidertza eskuratu zuen. Azken 600 metroetan eraso gogorra jo zuen Liquigas taldekoak eta ezin izan zioten bere gurpilari eutsi.
- Etapako sailkapena:
.1. Peter Sagan (SVK) Liquigas 4h.21:16
.2. Daniel Martin (IRL) Garmin-Cervelo a 3
.3. Marco Marcato (ITA) Vacansoleil d.b.
.4. Paul Martens (ALE) Rabobank d.b.
.5. Fabian Wegmann (ALE) Leopard d.b.
- Sailkapen orokorra:
.1. Peter Sagan (SVK) Liquigas 13h.16:35
.2. Marco Marcato (ITA) Vacansoleil + 5
.3. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil + 7
.4. Daniel Martin (IRL) Garmin-Cervelo + 7
.5. Manuel Cardoso (POR) RadioShack + 13.