Itxi

Txirrindularitza

ETB1 eta eitb.eus-en

'Itzuliko Perlak' saioa, goi-mailako txirrindularitza, EiTBn

EiTB

Iban Mayok, Alberto Contadorrek, Alejando Valverdek, Mikel Landak, Purito Rodriguezek eta Ion Izagirrek lortutako garaipenak eskainiko dira.

  • Purito Rodriguez

    Purito Rodriguez

Euskaldunek Giroan lortutako balentrien ostean, Euskal Herriko Itzuliaren txanda izango da aste honetan ETB1ek eta eitb.eus-ek zabalduko duten txirrindularitza tartean. Itzuliko perlak izenburupean, txirrindulari desberdinek lorturiko garaipenak berriro ikusteko aukera izango dugu arratsaldero, 15:045ean. 

Astelehenean, Iban Mayo izan zen protagonista. 2003ko Itzulian hiru etapa irabazi ostean, garaipen nagusia ere eskuratu zuen. Goitik behera landuko dute edizio hartan gertatutakoa. 

Asteartean, Alberto Contador izan zen. Garaipen mordoa lortu ditu Euskal Herriko Itzulian eta horien errepasoa egingo dute.

Asteazkenean, Alejandro Valverderen txanda izango zen, bera ere etapa asko irabazitakoa. Ikus-entzunezko harribitxi asko izango dituzte lagun emanaldian. 

Osteguneko saioa Mikel Landari eskainiko zaio, eta, ostiralean, Purito Rodriguezen erakustaldiaz gozatu ahal izango dute zaleek. Ostiraleko saioa 15:00etan hasiko da.

Azkenik, larunbatean, 2019ko edizioko azken etapa izango da ikusgai. Iazko Itzulia Ion Izagirrerena izan zen: azken egunetan irauli egin zuen sailkapena eta garaipen gogoangarria lortu zuen euskal txirrindularitzarentzat.