Itxi

Txirrindularitza

Elkarrizketa

Quintana: "Lasterketak egin behar dira txirrindularitzaren etorkizuna bermatzeko"

eitb.eus

Txirrindulari kolonbiarra kontratua amaitzen dutenentzat "katastrofikoa" izan daitekeela nabarmendu du.

  • Nairo Quintana, Movistar taldean zegoenean

    Nairo Quintana, Movistar taldean zegoenean

Nairo Quintana (Arkea-Samsic) txirrindulari kolonbiarrak aitortu egin du denboraldi hau ezin dela horrela amaitu eta lehiatzea oso garrantzitsua dela, "lasterketak egin behar dira txirrindularitzaren etorkizuna bermatzeko. Ekonomikoki kolpe handia izango litzateke bai taldeentzat eta bai ziklistentzat".

Quintanak, "Instagram Live"-en Kolonbiako Txirrindularitzako Federazioari eskainitako elkarrizketan, argi utzi zuen lehentasuna osasuna dela, baina nahiz eta berandu eta zale gabe egin, zenbat eta lasterketa gehiago jokatu orduan eta hobeago txirrindularitzarentzat.

Buruan duen itzulia Frantziako Tourra da. Hasteko eguna abuztuaren 29ra arte atzeratu dute eta babesleak ez desagertzeko ezinbestekoa dela jokatzea nabarmendu zuen kolonbiarrak.

Gainera, kontratua amaitzen duten txirrindularientzat "katastrofikoa" izan daitekeela esan du.