Itxi

2020/04/29

10:25

Txirrindularitza

COVID-19aren pandemiagatik

2020ko Espainiako Vuelta ez da Holandatik irtengo

eitb.eus

2022ko Espainiako Itzuliko irteera Holandan izatea nahi dute eta hori gertatzeko lanean hasi dira jada.

  • 2019ko Vueltako irudia

    2019ko Vueltako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2019ko Espainiako Vueltak ez du bere irteera Holandan izango, ez behintzat urte honetan. COVID-19aren pandemia dela eta antolatzaileek eta Unipublic enpresak erabaki hori hartu dute.

Halere, 2022ko Espainiako Itzuliko irteera Holandan izatea nahi dute eta hori gertatzeko lanean hasi dira jada.

Apirilaren 15ean Nazioarteko Txirrindularitzako Elkarteak iragarritako egutegia ikusita eta aztertuta  Vueltaren hasiera Utrechten izatea oso zaila zela ikusi zuten eta horregatik hartu dute erabakia.

Vuelta abuztuaren 14an hasi behar zen eta irailaren 6an amaitu, orain, Munduko Txapelketa jokatu eta gero hasiko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;