Txirrindularitza
Burgosen hasiko dira
Victor de la Parteren CCC taldea, babesle bila
eitb.eus
Denboraldia prestatzen ari dira, baina aldi berean hurrengo urterako babesle bat behar dute.
-
Victor de la Parte
Poloniako CCC taldeak bi erronka ditu mahai gainean. Alde batetik 2020ko denboraldia ondo prestatu urteko helburuak bete ahal izateko eta bestetik 2021rako babesle nagusia bat bilatu oinetakoen enpresa ordezkatzeko.
Jim Ochowiczek zuzentzen duen taldea baikor da, "hurrengo urteari begira CCC ez da babesle nagusia izango eta ordezkoa bilatzen ari gara. Egoera hau nahiko berezia da, aurretik ez da gertatu horrelakorik, baina ziur gaude txirrindularitzan dirua sartu nahi duten enpresak egon badaudela, batez ere azken garaian txirrindularitzak izan duen oihartzuna ikusita".
"Gure lehen lasterketa egiteko bi hilabate baino gutxiago falta dira, Burgoseko Itzulia izango da, urte hasieran jarritako helburuak bete behar ditugu", gehitu du Ochowiczek.
Víctor de la Parte gasteiztarraren taldeko hainbat txirrindularik Europan daude altitudean entrenatzen denboraldia .