Itxi

Txirrindularitza

Talde handia

Radioshack-Nissan Trek talde berria jaio da

Erredakzioa

Radioschack talde estatubatuarraren eta Leopard Trek talde luxenburgarraren bateratzearen ondorioz sortutako taldea da eta pelotoiko ziklistarik indartsunetarikoak izango ditu.

Radioshack-Nissan Trek talde berria datorren denboraldian jarriko da martxan. "Datozen urteetako txirrindularitzan nagusitasuna" izango dutela uste du Johan Bruyneelek, taldeko zuzendarietako batek.

Radioschack talde estatubatuarraren eta Leopard Trek talde luxenburgarraren bateratzearen ondorioz sortutako taldea da eta pelotoiko ziklistarik indartsunetarikoak izango ditu. Andy eta Franck Schleck, Fabian Cancellara eta Andreas Kloden izango ditu taldeak, besteak beste. 

"Klasikoetan eta itzuli handietan lehiatzeko moduko taldea izango dugu. 30 lasterkari izango ditu taldeak, UCIren araudia jarraituz. Leopard-Trekekin edo Radioshackekin kontratua duten txirrindulariek talde honetan jarraituko dute", esan du Bruyneelek.

Bruyneelen arabera, honako lasterkari hauek daude datorren urterako konfirmatuta: Andy eta Frank Schlek, Fabian Cancellara, Daniele Bennati, Robert Wagner eta Jakob Fuglansg, Leopardekoak, eta Janez Brajkovic, Andreas Kloden, Chris Horner, Haimar Zubeldia, Matthew Busche, Nelson Oliveira, Jesse Sergent eta Ben King, RadioShackekoak.