Itxi

Txirrindularitza

Burgoseko Itzulia

Cavendish: "Mikel Landa ikaragarri ondo dago, sasoi bete-betean"

eitb.eus

Bahrain-McLareneko taldeburuak Pello Bilbao izango du ondoan laguntzeko. Damiano Caruso eta Eros Capecchi mendiko etapetan ere laguntzeko izango ditu.

  • Mark Cavendish

    Mark Cavendish

Mark Cavendish Bahrain McLareneko esprinterrak Mikel Landa asteartean hasi behar den Burgoseko Itzulirako sasoiko dagoela esan du, "ikaragarri ondo ikusten dut".

Koronabirusaren pandemiagatik Pariz-Niza eten eta bertan behera geratu zenetik hau izango da jokatuko den lehen lasterketan garrantzitsua.

Bahrain McLarenen helburua sailkapen nagusia irabaztea da eta horretarako Mikel Landa aurkeztuko dute; Cavendrish esprintean amaituko diren etapetarako izango dute, hots, bigarren eta laugarren jardunaldietarako.

Britainiarra, taldekideekin batera, Alemanian izan da denboraldiaurrean eta lan guztia Mikel Landa laguntzeko izan dela aitortu du, "Burgosera Landarentzat lan egitera goaz, buru-belarri egon da lanean Frantziako Tourrari begira eta sasoi bete-betean dago".

Bahrain-McLareneko taldeburuak Pello Bilbao euskal txirrindularia izango du ondoan laguntzeko eta mendiko etapetarako Damiano Caruso eta Eros Capecchi italiarrak ere egongo dira. Marco Haller, Heinrich Haussler eta Cavendish izango dira gainerako taldekideak.

Zazpi txirrindulari horiek Frantziako Tourrerako Bahrain McLareneko behin betiko zerrendan daude jada.