Itxi

Txirrindularitza

Hungariako Itzulia, 2. etapa

Aberasturik lidergoari eutsi dio, erorikoa izan duen arren

Agentziak | Erredakzioa

Etapa Marecko italiarrak irabazi du, Moschetti eta Pacioni herrikideen aurretik.

  • Tropela, Hungariako Itzuliko 2. etapan

    Tropela, Hungariako Itzuliko 2. etapan. Argazkia: Efe.

Jon Aberasturik (Caja Rural) Hungariako Itzuliko sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, bigarren etapako azken kilometroetan erorikoa izan duen arren.

Eroriko horren ondorioz, gasteiztarrak ez du garaipena erabaki duen lehian sartzeko modurik izan. Aberasturi nagusi izan zen lehen etapako esprintean.

Caja Rural taldeko txirrindularia etapa garaipenagatik borrokatzeko aukerarik gabe geratu ostean, Jakub Mareczko italiarrak (CCC) lortu du garaipena 158 kilometroko ibilbide laua izan duen etapan, Matteo Moschetti (Trek-Segafredo) eta Luca Pacioni (Androni Giocattoli - Sidermec) herrikideen aurretik.