Itxi

Txirrindularitza

Irailaren 24tik 27ra

Mikel Landa eta Pello Bilbao Imolako Munduko Txapelketan izango dira

Agentziak | Erredakzioa

Bi txirrindulariak Espainiako selekzioak deituta joango dira. Bilbaok, gainera, erlojupekoa lehiatuko du.

  • Pello Bilbao erlojupekoan lehiatuko da

    Pello Bilbao erlojupekoan lehiatuko da. Irudia: ETB.

Alejandro Valverde, Mikel Landa eta Enric Mas izango dira Espainiako selekzioak Imolako Munduko Txapelketara eramango duen zortzikoaren liderrak, Pascual Momparler hautatzaileak igande honetan aditzera emandakoaren arabera. Txapelketak irailaren 24tik 27ra jokatuko dira Italiako Emilia-Romaña eskualdean.

Horrela, selekzioan honako zortzi txirrindulariek izango osatuko dute: Alejandro Valverde (Movistar Team), Enric Mas (Movistar Team), Marc Soler (Movistar Team), Mikel Landa (Bahrain-McLaren), Pello Bilbao (Bahrain-McLaren), Luis León Sánchez (Astana), David de la Cruz (UAE Team Emirates) eta Jesús Herrada (Cofidis). Bilbao izango da, hain zuzen, erlojupekoan lehiatuko dena, deula aste batzuk Espainiako txapeldun izan ostean.

Landa eta Mas laugarren eta bosgarren izan dira Frantziako Tourrean, eta Valverde, hamabigarren. Errepideko probak 259,2 kilometro izango ditu, 5.000 metroko desnibelarekin, eta igandean irailak 27 jokatuko da. Erlojuaren kontrako saioak, berriz, 32 kilometroko ibilbide laua izango du, eta ostiralean, irailak 25, jokatuko da.