Itxi

Txirrindularitza

Esprintean

Beijingeko Tourra: Nicolas Rochek eskuratu du 3. etapa

Erredakzioa

Tony Martinek lidergoan jarraitzen du. Jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak Mondory (AG2R), Malori (Lampre), Izagirre (Euskaltel), Keizer eta Westra (Vacansoleil) izan dira.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

Nicolas Rochek (AG2R) irabazi du Beijingeko Tourraren 3. etapa (162 kilometro Men Tou Gou eta Yong Nong Town artean). Aldaketarik ez sailkapen nagusian; Tony Martinek lidergoari eutsi dio.

Azken mendatean aurrera egin dute Rochek, Deignanek eta Froomek, tropela hurbil izan dute baina helmugara bakarrik heltzeko moduko errentari eutsi diote.

Jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak Mondory (AG2R), Malori (Lampre), Izagirre (Euskaltel-Euskadi), Keizer eta Westra (Vacansoleil) izan dira.

3. etapa:
.1. Nicolas Roche (IRL/ AG2R) 3h53:15
.2. Philip Deignan (IRL/Radioshack) d.b.
.3. Chris Froome (GBR/Sky)  1
.4. Francesco Gavazzii (ITA/Lampre) d.b.
.5. Nick Nuyens (BEL/Saxo Bank) d.b.
.6. Paul Martens (ALE/Rabobank) d.b.
.7. Angel Madrazo Ruiz (ESP/Movistar) d.b.
.8. Simon Clark (AUS/Astana) d.b.
.9. Michael Barry (CAN/Sky) d.b.
10. Luke Roberts (AUS/Saxo Bank) d.b.

Sailkapen nagusia:
.1. Tony Martin (GER/HTC-Highroad) 7h10:19
.2. David Millar (GBR/Garmin Cervélo)  17
.3. Chris Froome (GBR/Sky)  26
.4. Stephen Cummings (GBR/Sky)  35
.5. Olivier Kaisen (BEL/Omega Pharma-Lotto)  39
.6. Luis Leon Sanchez (ESP/Rabobank)  41
.7. Jean Christophe Peraud (FRA/AG2R)  43
.8. Dario Cataldo (ITA/Quickstep) d.b.
.9. Andriy Grivko (UCR/Astana) d.b.
10. Niki Terpstra (HOL/Quick Step) 46.