Txirrindularitza
2020ko sailkapena
Roglic eta Pogacar, UCIko sailkapeneko lehen bi postuetan
eitb.eus
Mikel Landa, Frantziako Tourrean laugarren egin eta gero, hamahirugarren tokian da.
-
Roglic, Mikel Landa eta Pogacar
Azken eguneratzea eta gero Primoz Roglic eta Tadej Pogacar esloveniarrak UCIko rankingeko lehen bi postuetan daude eta Alejandro Valverde TOP10ean sartu da. Mikel Landa (Bahrain McLaren), Frantziako Tourrean laugarren egin eta gero, hamahirugarren tokian dago.
Roglicek (Jumbo Visma) 4.390 puntu ditu eta Pogacarrek (UAE Team Emirates) 3.599, hirugarren postuan Danimarkako Jakob Fuglsang (Astana) dago.
Julian Alaphilippe (Deceuninck Quick Step) frantziarra, Imolako Munduko txapelketa irabazita, bosgarren tokira igo da, Wout van Aert (Jumbo Visma) belgikarraren atzetik.
Miguel Ángel 'Superman' Lopez (Astana) TOP10etatik at dago egun eta bere tokia Movistarreko Valverdek hartu du; Richard Carapaz (Ineos) hamalaugarren dago eta Nairo Quintana (Arkea) kolonbiarra hamaseigarren.