Txirrindularitza
Ofiziala
Paris-Roubaix klasikoa, bertan behera, koronabirusagatik
eitb.eus
Apirilaren 12tik urriaren 25era pasatu zen hasiera batean, baina azkenean ez da 2020ean jokatuko yxirrindularitzako klasiko handia.
-
Paris - Roubaix
Paris-Roubaix klasikoaren 11. edizioa ez da denboraldi honetan jokatuko. Antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute koronabirusaren ondorioz, gaur iaragrri duten bezala.
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak bart Lilleko ingurua alertan zegoela iragarri zuen, eta ondorioz, urriaren 25eko Paris-Roubaixeko gizonezkoen 118. edizioa eta emakumezkoen lehenengoa ez dira antolatuko.
Lasterketa hau klasikoen artean handiena men da, "monumento" ezizenaz ezagutzen da eta txirrindulari askoren helburua bertan lehiatzea eta lasterketa bukatzea izaten da.
Antolatzaileek guztien lana eskertu nahi izan du eta 2021. urtean arazorik ez egotea eta jokatzea espero dute.