Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Dani Morenok Piemonteko Giroa irabazi du

Erredakzioa

Espainiako txirrindularia Greg Van Avermaet belgikarraren eta Luca Paolini taldekidearen aurretik heldu da helmugara.

  • Espainiako txirrindulariak 2009an lortutako bigarren postua hobetu du. Argazkia: EFE

    Espainiako txirrindulariak 2009an lortutako bigarren postua hobetu du. Argazkia: EFE

Piemonteko Giroko azken etapa, Piasco eta Novi Ligure herrien artean egindakoa, Dani Morenok (Katusha) esprintean lortutako garaipenarekin amaitu da. Lorpen honekin, Espainiako txirrindulariak 2009an lortutako bigarren postua hobetu du.

Lasterketaren 85. kilometroan, 29 txirrindulariz osatutako ihesaldia sortu da, eta lau minutu eta erdi baino gehiagoko aldea izan du talde horrek, baina etaparen amaieran harrapatu egin dituzte eta Morenok Piemonteko Itzulia irabaztea lortu du


Sailkapena:

1. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 4:45:16
2. Greg Van Avermaet (BEL/BMC)
3. Luca Paolini (ITA/Katusha)
4. Thomas Voeckler (FRA/Europcar)
5. Nicolas Roche (IRL/AG2R)