Itxi

Txirrindularitza

World Tourreko azken proba

Lonbardiako Giroa: Oliver Zauggek ezustekoa eman du

Erredakzioa

Daniel Martinen eta Joaquim Rodriguezen aurretik lortu du garaipena txirrindulari suitzarrak. Azkenengo igoeran indartsuena izan da Zaugg eta profesionaletan aurreneko garaipena eskuratu du.

01:51
Oliver Zaugg helmungara hentzean. Argazkia: EITB.

Oliver Zaugg (Leopard-Trek) suitzarrak irabazi du 2011ko Lonbardiako Giroa. Daniel Martin (Garmin-Cervelo) eta Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) espainiarra gainditu ditu Suitzako txirrindulariak azken igoeran jotako eraso bikain bati esker. Zauggek 30 urte ditu eta profesionaletan aurreneko garaipen lortu du Italiako itzuli klasikoan.

Helmugatik 10 kilometrora jo du Oliver Zauggek erasoa eta Pozzovivok eta Ivan Bassok ezin izan dute suitzarraren erritmoa jarraitu. Jaitsieran alde polita atera die Leopard-Trek taldeko txirrindulariak beste faboritoei eta garaipena Zauggentzat izan da.

Mikel Astarloza euskalduna eguneko ihesaldian izan da, baina tropelak bertan behera utzi du Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariaren saiakera.

Sailkapena:

.1. Oliver Zaugg (SUI-Leopard Trek) 6.20:02
.2. Daniel Martin (IRL-Garmin Cervelo) + 08
.3. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) d.b.
.4. Ivan Basso (ITA-Liquigas-Cannondale) d.b.
.5. Przemyslaw Niemiec (POL-Lampre-ISD) d.b.
.6. Domenico Pozzovivo (ITA-Colnago CSF-Inox) d.b.
.7. Giovanni Visconti (ITA-Farnese Vini) + 15
.8. Philippe Gilbert (BEL-Omega Pharma Lotto) d.b.
.9. Carlos Alberto Betancourt (COL-Acqua & Sapone) d.b.
10. Riccardo Chiarini (ITA-Androni Giaocattoli) d.b.