Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia

Roglicek lortu du etapa garaipena Arraten eta Vueltako lehen liderra da

Erredakzioa

Primoz Roglic nagusitu da Arrateko igoeran, Espainiako Itzuliko lehen etapan, eta liderraren elastiko gorria jantzi du. Carapaz izan da bigarren eta Dan Martin hirugarren.

1:00
Primoz Roglic

Primoz Roglic (Jumbo Visma) izan da Vueltako lehen etapako irabazlea, Irun eta Arrate artean egin eta 173 kilometroko ibilbidea izan duena, eta liderraren elastikoa jantzi du.

2019ko Espainiako Itzuliko irabazleak, erasoa jo du Arrateko igoeran, eta lehen postuan gurutzatu du helmuga. Richard Carapaz (Ineos) izan da bigarren eta Dan Martin (Israel) hirugarren.

Roglicek hamar segundoko gain-saria jaso du, eta sailkapen nagusiko lehen postuan da; Carapaz da bigarren bost segundora, eta Dan Martin hirugarren zazpi segundora.