Itxi

Txirrindularitza

Kontratu-berritzea

Izagirre anaiek Astanan jarraituko dute datorren denboraldian

Erredakzioa

Ion Izagirrek ETBri jakinarazi dionez, beste urtebetez jarraituko du Astana taldean Gorka Izagirre anaiarekin batera.

Ion Izagirre

Ion eta Gorka Izagirrek Astana taldean jarraituko dute 2021 denboraldian. Ion Izagirre, bi anaietako gazteenak, Euskal Telebistari baieztatu dio urtebetez berritu dutela kontratua Kazakhstango taldearekin.

"Azken egun hauetan sinatu dugu beste urtebete jarraitzeko. Gustura gaude. Asmoa beste bi urtez jarraitzea zen, baina egoera nola dagoen ikusita urtebeteko kontratua eskaini digute, eta momentuz hori daukagu", adierazi dio Ion Izagirrek Euskal Telebistari.