Txirrindularitza
2021ean
Jon Barrenetxea profesionaletara pasatuko da, Caja Ruralek fitxatuta
eitb.eus
Txirrindulari bizkaitarrak bost garaipen erdietsi ditu amateur mailan.
-
UCI ProTourreko tropela
Jon Barrenetxea (Gamiz-Fika, 2000) da Caja Rural-Seguros RGA taldeko hirugarren fitxaketa 2021 denboraldirako.
Espainiako Junior Txapelketa irabazi zuen 2018an eta Innsbruckeko Munduko Txapelketan hartu zuen parte ere. 23 urte azpiko mailan bi urte bakarrik eman zituen eta aurten bost garaipen lortu.
Zumaian, Urretxun, Nafarroako Txapelketan eta Berriatuan garaipena eskuratu zuen eta baita Espainiako Kopako Valenciaga Memorial sari ospetsuan.
"Pandemia dela eta oso zaila ikusten nuen profesionaletara aurten pasatzea, baina nire ametsa lortu egin dut. Orain munduko txirrindulari onenekin lehiatuko naiz", adierazi du Jon Barrenetxeak.
as.