Txirrindularitza
76. edizioa
2021eko Vuelta otsailaren 11n aurkeztuko da, Burgosen
EITB MEDIA
Abuztuaren 14an hasiko da eta irailaren 5ean amaitu, koronabirusaren pandemiak ekiditen ez badu.
-
Vuelta 2020ko irudia. Argazkia: EFE
Espainiako Itzuliko 76. edizioaren ibilbidea otsailaren 11n aurkeztu egingo dela iragarri du gaur Unipubliceko enpresak. Ekitaldia Burgoseko Forum Evolucion izeneko Kongresu Jauregian egingo da eguerdiko 12:00etan.
Teledeportek zuzenean eskainiko duen galan 21 etapen berri emango da eta zeharkatuko diren hirien izenak jakitera emango dira.
2020ko edizioan Primoz Roglic (Team Jumbo-Visma) esloveniarrak erdietsi zuen garaipena, Ekuadorreko Richard Carapaz (Ineos Grenadiers) izan zen bigarrena eta Hugh John Carthy (Education First Pro Cycling) britainiarra hirugarrena.