Itxi

Txirrindularitza

Entrenamenduetara bueltan

Giroa izango da Nairo Quintanaren helburu nagusia, Tourra baztertu gabe

A. B. | EITB Media

Kolonbiarra ez da 2020ko irailaren 20tik lehiatu, eta ia guztiz gaindituta ditu belaunetako lesioak. Alpeetako Tourrean estreinatuko du 2021 denboraldia, otsailaren 19an.

  • Nairo Quintana

    Nairo Quintana, Arkea taldeko txirrindularia. Argazkia: EFE

Nairo Quintanak ia gaindituta ditu belaunetako lesioak, eta entrenatzen hasi da jada. Ebakuntzak egin zizkioten bi belaunetan, kartilagoetan zituen lesioak gainditzeko. Orain, 2021 denboraldiari ekiteko prest da.

Arkea Samsic taldeko liderrak iaz irabazi zuen Alpeetako Tourrean (Otsailaren 19tik 21era artean) parte hartuta estreinatuko du denboraldia. Ondoren, Tirreno-Adriatikoa eta Volta lasterketetan egotea du aurreikusita. Kolonbiarrak, 2020ko irailaren 20tik darama lehiatu gabe, hau da, Tourra 17. postuan amaitu zuenetik.

Italiako Giroa izango da Nairo Quintanaren helburu nagusia, Frantziako Tourra baztertu gabe. "Tourrean egongo naiz, eta maila handiko taldea eramango dugu. Beti sasoi onean iritsi naiz Tourrera, baina erorikoen eta lesioen eraginez ezin izan dut nire maila onena eman. Gauzak horrela gertatu dira, baina ez dugu ilusioa galtzen, adierazi du Radio Caracolen.

"Kirolari batentzat gainditzeko oso zaila den lesioa ondo gainditzen ari naiz, eta maila onean nago Alpeetako Tourrean berragertzeko", gaineratu du Nairo Quintanak.