Txirrindularitza
Itsas Alpeetako Tourra
Oroz (Kern Pharma): "Etapa guztiek 3.000 metroko desnibela dute"
EITB MEDIA
Kern Pharmaren helburu nagusia txirrindulariak sailkapen nagusiko lehen postuetan izatea da.
-
Kern Pharma taldea
Ken Pahrma taldeak La Marselleseko Sari Nagusian eta Bessegeseko Izarreko lasterketetan UCI World Tourreko talde bezala debuta egin eta gero hurrengo erronka asteburu honetan du Itsas Alpeetako Tourra.
Juanjo Oroz kirol-zuzendariak argi du jomuga, "egungo egoeran lehen mailako probetan parte hartzea oso garrantzitsua da eta ziklistak sailkapeneko lehengo postuetan izatea inportantea da ere". Horretarako bi gizon ditu, Jon Agirre eta Ivan Moreno, biak eskalatzaileak.
"Etapa guztiek 3.000metroko desnibela dute. Baliteke lehen egunean diferentzia asko egon ez, baina bai larunbateko eta igandeko jardunaldietan. Ehuneko ehuna exijitzen du lasterketa honek eta horrek erakartzen gaitu", gehitu du Orozek.
Kern Pharmak aurkeztuko duen taldea: Roger Adria, Jon Agirre, Urko Berrade, Jaime Castrillo, Carlos Garcia Pierna, Ivan Moreno eta Jose Felix Parra.