Itxi

Txirrindularitza

XXXV. edizioa

Munduko Kopa: Pauwels nagusitu da Igorreko Ziklo-krosean

A.B.

Erredakzioa

Txirrindulari belgikarra izan da onena bigarren bukatu duen Sven Nys eta hirugarren postua eskuratu duen Tom Meeusen aurretik helmuga zeharkatuta. Murgoitiok 18. postuan bukatu du lasterketa.

00:39
Munduko Kopa: Pauwelsek irabazi du Igorreko proba

Igande honetan burutu da Igorreko Ziklo-krosaren XXXV. edizioa, Munduko Koparako baliagarria dena. Kevin Pauwels belgikarrak irabazi du lasterketa eta ibilbidea zeharkatzeko ordu bete, bi minutu eta 31 segundo behar izan dituelarik.

Lehen lau postuak txirrindulari belgikarrentzat izan dira. Sven Nysek lortu du bigarren postua Pauwelsek baino 45 segundo gehiago behar izan dituelarik ibilbidea burutzeko. Podiuma Tom Meeusenek osatu du hirugarren postua lortuta. Egoitz Murgoitia izan da euskal txirrindulari onena. Murgoitiok 18. postuan bukatu du lasterketa irabazlearengandik bi minutu eta 37 segundora. Ruiz de Larrinaga, aldiz, 25. izan da.

Igorreko Ziklo-krosak bere XXXV. edizioa burutu du igande honetan eta ohiko moduan arrakastatsua izan da antolamendu eta bertara gerturatu diren zale kopuru aldetik.

Igorreko Ziklo-krosaren XXXV. edizioko sailkapenak:

1. Kevin Pauwels 1h:02:31
2. Sven Nys +44
3. Tom Meeusen +59
4. Bart Aernouts +1:06
5. Zdenek Stybar +1:26
6. François Mourey + 1:31
7. Radomir Simunek + 1:33
8. Dieter VAnthourenhout + 1:34
9. Enrico Franzoi + 1:35
10. Steve Chainel d.b.

Munduko Kopako sailkapena (4/8):

.1. Kevin Pauwels (BEL) 300 puntos
.2. Sven Nys (BEL) 285
.3. Zdenek Stybar (CHE) 250
.4. Bart Aernouts (BEL) 221
.5. Tom Meeusen (BEL) 220
.6. Francis Mourey (FRA) 218
.7. Klaas Vantornout (BEL) 210
.8. Bart Wellens (BEL) 166
.9. Steve Chainel (FRA) 160
10. Enrico Franzoi (ITA) 154

20. Egoitz Murgoitio (EUS) 98