Itxi

Txirrindularitza

24. ekitaldia

Van der Breggenek zazpigarrenez jarraian bereganatu du Flèche Wallone klasikoa

A. A. | EITB MEDIA

31 urteko herbeheretarrak Katarzyna Niewiadoma (Canyon) poloniarra azpiratu du azken metroetan.

  • Anna van der Breggen.

    Anna van der Breggen. Artxiboko argazkia: EFE

Anna van der Breggen (SD Worx) herbeheretarrak bere ospea handitzea lortu du Flèche Wallone klasikoan, zazpigarren garaipena jarraian lortu baitu, bere arerioak Huyko harresian azpiratu ondoren.

Flèche Walloneko enegarren erakustaldian, Anna Van der Breggenek soinean daraman Munduko txapeldunaren ostadar maillota ohoratu du, mugarri historikoa ezarrita.

31 urteko herbeheretarrak 3:28: 28ko denbora egin du 130 kilometroko ibilbidean. Bere ondoren sartu da azken metroak arte bere aurkari zuzena izan den Katarzyna Niewiadoma (Canyon) poloniarra.Hirugarren postua Elisa Longo Borghini (Trek) italiarrarentzat izan da, laugarrena Annemiek Van Vleuten (Movistar) herbeheretarrarentzat eta bosgarrena Mavi Garcia (Alé BTC Ljubljana) espainiarrarentzat.

Faborito nagusiak izan dira Belgikako klasikoko protagonistak, batez ere azken kilometroetan, non ikuskizunak gora egin duen etengabeko erasoekin.

Annemiek van Vleuten herbeheretarrak ospea bilatu du Movistarrentzat, Chemin des Gueuses mendateko maldetan, helmugatik 10 kilometrora, baina Ruth Winder estatubatuarraren kontraerasoak eragina izan du, eta 20 bat segundoko tartea ireki ditu.

Besteak beste, Elisa Longo Borghini, Anna van der Breggen, Demi Vollering, Mavi Garcia eta Katarzyna Niewiadoma elkartu dira. Talde honetan ez zegoen Marianne Vos herbeheretarra, Amstel Gold Raceko irabazlea.

Winderrek Huyko harresiaren aldapa ikaragarriei (% 19rainokoak) aurre egiteko itxaropenarekin alde egin du, baina harrapatu egin dute helmugatik 700 metrora.

Van der Breggenek lekua hartu du, eta Niewiadoma poloniarraren konpainiari eutsi dio azken gailurreraino, eta hor jo du erabakiorra izan den behin betiko erasoa.