Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra (5. etapa)

Geraint Thomasek irabazi du Romandiako Tourra, azken eguneko erlojupekoan

L. E. A. | EITB MEDIA

Denborarik onena Remi Cavagna frantziarrak egin du, 16,19 kilometroak 21:54ko denboran eginda. Stefan Bissegger suitzarra bigarren izan da, 6 segundora, eta Geraint Thomas hirugarren, 17 segundora.

  • Geraint Thomas, 2021eko Romandiako Tourreko azken podiumean

    Geraint Thomas, 2021eko Romandiako Tourreko azken podiumean

Geraint Thomas (Ineos) britainiarrak eta 2018ko Frantziako Tourreko irabazleak eraman du Romandiako Tourra (Suitza) bosgarren eta azken etapan Michael Woodsi lidergoa kenduta. Erlojuaren kontrako lehiak 16,19 kilometroko ibilbidea izan du, Friburgon.

Sailkapen nagusian, Thomasek 28 segundo atera dizkio Richie Porte taldekideari, 38 Fausto Masnada italiarrari (Deceunick) eta 39 Marc Solerri. Movistarrekoa podiumetik segundo bakar batera geratu da.

Azken etapan, denborarik onena Remi Cavagna frantziarrak egin du, 16,19 kilometroak 21:54ko denboran eginda. Stefan Bissegger suitzarra bigarren izan da, 6 segundora, eta Geraint Thomas hirugarren, 17 segundora.

Hirugarren postu horrekin nahikoa izan du Thomasek Romandiako Tourra irabazteko, Italiako Giroa hasteko sei egun falta direnean. Marc Soler zortzigarren izan da eta Woods 28. sailkatu da.