Itxi

Txirrindularitza

77. edizioa

2022ko Espainiako Itzulia Utrechtetik aterako da

EITB Media

Horrenbestez, 2020rako prestatuta zegoen egitasmoa berreskuratuko dute antolatzaileek, eta hiru egun emango dituzte txirrindulariek Herbeheretan barrena.

  • 2020ko Itzuliko irudia

    2020ko Itzuliko irudia

2022ko Espainiako Itzuliko irteera Herbeheretan izango da. 2020rako prestatuta zeukaten plana, eta pandemiagatik bertan behera geratutakoa berreskuratuko dute Vueltako antolatzaileek.

Beraz, 77. edizioak Utrecht eta Ipar Brabante izango ditu abiapuntu.

Taldeen aurkezpena, lehen eguneko erlojuaren kontrako etapa eta bigarren eguneko helmuga Utrechtek hartuko ditu. Bigarren jardunaldia Ipar Brabanteko Hertogenbosch herrian hasiko da eta hirugarren eguneko hasiera eta amaiera Bredan izango da.

Beraz, hamahiru urte pasa eta gero Espainiako Itzuliko irteera Herbeheretara bueltatuko da.

Javier Guillen Vueltako zuzendariak bere proiektua aurrera eramango omen du azkenean, "Herbeheretara bueltatzea, txirrindularitzaren herrira, duela urte asko nahi izan dugun gauza bat da. Antolakuntzari dagokionez arrakastaren sinonimoa da lasterketa bat Herbeheretan jokatzea. Nahiz eta egungo egoera zaila izan ez dut inolako zalantzarik segurtasunez egingo direla han jokatu beharreko etapak".