Itxi

Txirrindularitza

Dauphine (1. etapa)

Van Moer belgikarra da lehen liderra, lehen etapan ezustekoa emanda

L. E. A. | EITB MEDIA

Irabazlea eguneko ihesaldian izan da, beste hiru txirrindularirekin. Amaierarako 17 kilometrora erasoa jo du eta bera bakarrik joan da, helmugaraino.

  • Van Moer, helmugara sartzen

    Van Moer, helmugara sartzen. ETBko emanalditik hartutako irudia.

Brent Van Moer belgikarra (Lotto Soudal)  da Criterium Dauphine lasterketako lehen liderra lehen etapan gailendu ostean. Guztira, 181,8 kilometroko ibilbidea egin dute Issoiren hasi eta amaituta.

23 urteko txirrindularia eguneko ihesaldian izan da beste hiru txirrindularirekin batera. Guztien artean bera izan da indartsuena eta amaierarako 17 kilometroren faltan iheskideak atzean utzi ditu. Bera bakarrik sartu da helmugan, 4 ordu eta 13 minutuko denbora eginda. 26 segundo geroago talde nagusia sartu da, Sonny Colbrelli italiarra buruan zela.

Tropelaren esprintean, aurreko postuetan izan dira Alex Aranburu eta Alejandro Valverde. Bederatzigarren eta hamargarren egin dute, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusian bakarrik ez, mendiko sailkapenean ere lider da Van Moer. Bigarren etapa astelehenean jokatuko dute, 173 kilometrokoa, Brioude eta Saugues artean.

Etapako sailkapena

1 - VAN MOER Brent Lotto Soudal 4:13:00
2 - COLBRELLI Sonny Bahrain - Victorious + 0:25
3 - VENTURINI Clément AG2R Citroën Team + 0:25
4 - STUYVEN Jasper Trek - Segafredo + 0:25
5 - GROVES Kaden Team BikeExchange + 0:25
6 - POLITT Nils BORA - hansgrohe + 0:25
7 - KWIATKOWSKI Michal INEOS Grenadiers + 0:25
8 - ASGREEN Kasper Deceuninck - Quick Step + 0:25
9 - ARANBURU Alex Astana - Premier Tech + 0:25
10 - VALVERDE Alejandro Movistar Team + 0:25

Sailkapen nagusia

1 - VAN MOER Brent Lotto Soudal 4:12:49
2 - COLBRELLI Sonny Bahrain - Victorious + 0:30
3 - VENTURINI Clément AG2R Citroën Team + 0:32
4 - GAMPER Patrick BORA - hansgrohe + 0:33
5 - STUYVEN Jasper Trek - Segafredo + 0:36
6 - GROVES Kaden Team BikeExchange + 0:36
7 - POLITT Nils BORA - hansgrohe + 0:36
8 - KWIATKOWSKI Michal INEOS Grenadiers + 0:36
9 - ASGREEN Kasper Deceuninck - Quick Step + 0:36
10 - ARANBURU Alex Astana - Premier Tech + 0:36