Itxi

Txirrindularitza

Dauphine (3. etapa)

Colbrellik lortu du etapa garaipena, esprintean Aranburu mendean hartuta

A.B. E. | Erredakzioa

Alex Aranburu bigarren izan da Dauphineko hirugarren etapan. Sonny Colbrelli izan da irabazlea, azken metroetan gipuzkoarra gaindituta. Lukas Postlbergerrek lidergoari eutsi dio.

4:23
Dauphine

Sonny Colbrellik (Bahrain Victorious) irabazi du Dauphineko hirugarren etapa, Langeac eta Saint-Haon-Le-Vieux artean egin dena (172,5 km), esprintean Alex Aranburu (Astana) mendean hartuta. Lukas Postlbergerrek (Bora Hansgrohe) lidergoari eutsi dio.

Alex Aranburuk ekin dio esprintari helmugarako metro gutxi falta zirenean, baina Colbrellik ondo eutsi eta garaipena kendu dio euskal txirrindulariari. Aranburu izan da bigarren, eta Brandon McNulty (UAE Emirates) hirugarren.

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Lukas Postlbergerrek; bi segundoko abantaila du bigarren den Sonny Colbrellirekiko, eta 18 segundoko abantaila hirugarren postuan dagoen Alex Aranbururekiko.

Asteazkenen, laugarren etaparen txanda izango da. Txirrindulariek, Firminy eta Roche-la-Moliere arteko 16,4 kilometroko ibilbidea duen erlojupekoa gainditu beharko dute. 

Hirugarren etapako sailkapena:

1. Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) 3:56:36
2. Alex Aranburu (Astana - Premier Tech) "
3. Brandon McNulty (UAE Team Emirates) "
4. Jasper Stuyven (Trek - Segafredo) "
5. Wilco Kelderman (BORA - hansgrohe) "
6. Clement Venturini (AG2R - Citroen Team) "
7. Carlos Barbero (Team Qhubeka - ASSOS) "
8. Clement Russo (Team Arkea - Samsic) "
9. Tim Wellens (Lotto - Soudal) "
10. Kasper Asgreen (Deceuninck - Quick-Step) "

Sailkapen nagusia:

1. Lukas Postlberger (BORA - hansgrohe) 12:35:08
2. Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) + 2"
3. Alex Aranburu (Astana - Premier Tech) +18"
4. Alejandro Valverde (Movistar Team) + 20"
5. Kasper Asgreen (Deceuninck - Quick-Step) + 23"
6. Quentin Pacher (B&B Hotels p/b KTM) + 24"
7. Patrick Konrad (BORA - hansgrohe) + 24"
8. Geraint Thomas (INEOS Grenadiers) + 24"
9. Ilan Van Wilder (Team DSM) + 24"
10. Steven Kruijswijk (Jumbo - Visma) + 24"