Itxi

Txirrindularitza

Gaur jokatuko da

Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural, Mont Ventouxeko Desafioan

EITB Media

4.400 metroko desnibela du 154 kilometroko proba honek, La Madeleine, Gabelle, Rocher du Cire eta Mont Ventoux mendateekin.

  • Mont Ventoux

    Mont Ventoux

Dauphine amaitu eta Suitzako Tourra jokatzen ari dela gaur Mont Ventouxeko Desafioa egingo da gaur.

Bertan Caja Rural-Seguros RGA eta Euskaltel-Euskadi taldeek gonbidapena izan dute; Caja Ruralen Garcia kolonbiarra eta Julen Amezketa nafarra izango dira taldeburuak eta gainerako bost ziklistak Hector Saez, Carmelo Urbano, Orluis Aular, Alvaro Cuadros eta Jokin Murguialday dira.

Jorge Azanzaren Euskaltel-Euskadi taldeari dagokionez Gari Bravo, Iker Ballarín, Joan Bou, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado izango dira irteeran eta Movistar Team taldeak ere Frantziako lasterketa honetan hartuko du parte Enric Mas, Miguel Angel Lopez, Carlos Verona, Juri Hollmann, Mathias Nosgaard, Antonio Pedrero eta Lluis Masekin.

4.400 metroko desnibela du 154 kilometroko proba honek, La Madeleine, Gabelle, Rocher du Cire eta Mont Ventoux mendateekin.