Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra (6. etapa)

Kron, seigarren etapako irabazlea epaileek Rui Costari garaipena baliogabetu ostean

A. B. E. | EITB Media

Andreas Kronek irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa. Helmuga Rui Costak gainditu du lehen postuan, baina Kroni bidea itxi dio eta epaileek baliogabetu egin dute portugaldarraren garaipena.

4:21
Rui Costa eta Kron

Andreas Kronek (Lotto Soudal) irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa, epaileek Rui Costaren (UAE-Emirates) garaipena baliogabetu ostean. Costa izan da lehena helmugako marra zeharkatzen, baina azken metroetan legez kanpoko mugomendua egin du, eta epaileen erabakiaren ostean Kron izan da garailea. Seigarren etapa Fiesch eta Disentis-Sedrun artean egin da, eta 162 kilometroko ibilbidea izan du.

Bi etapa garaipen lortu dituen Mathieu Van der Poelek (Alpecin-Fenix) ezin izan dio seigarren etapari ekin, gaixorik egon baita. Gainera, BikeExchangeko lau txirrindularik ere lasterketa utzi dute, sailkapen nagusian seigarren zen Lucas Hamilton barne.

Erritmo biziarekin hasi da etapa, eta lehen ihesaldia Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step), Marc Soler (Movistar), Mattia Cattaneo (Deceuninck-Quick Step) eta Antonio Nibali (Trek-Segafredo) txirrindulariek osatu dute. Taldetxo horrek ez du ako iraun lasterketaren buruan, atzetik zetorren beste talde batek harrapatu egin baitutu helmugarako 42 kilometro falta zirenean. Orduan, David De la Cruzek (UAE-Emirates) erasoa jo du, eta lasterketaren buruan kokatu da. Hala ere, atzetik zetozen Rui Costa, Andreas Kron eta Hermann Pernsteiner (Bahrain Victorious) txirrindulariek harrapatu egin dute, eta hiruren artean egon da jokoan etapa garaipena.

Azken metroetan, Rui Costa eta Kron lehian ibili dira garaipena lortzeko lehian; Costak helmuga lehen postuan gurutzatu du, eta Kron izan da bigarren, baina Andreas Kroni bidea itxi dio Rui Costak eta epaileek erabaki dute garailea Kron izan dela.

Sailkapen nagusian Richard Carapaz da lehen postuan; 26 segundoko abantaila du Jakob Fuglsangekiko (Astana Premier Tech) eta 38 segundo ateratzen dizkio Maximilian Schachmanni (BORA hansgrohe). Laugarren postuan da Julian Alaphilippe liderrarengandik 53 segundora eta bosgarren da Rigoberto Uran (EF Education-NIPPO), 1'11"ra.

Seigarren etapako sailkapena:

1 - KRON Andreas (Lotto) 3:14:52

2 - COSTA Rui (UAE) d. b.

3 - PERNSTEINER Hermann (Bahrain) +1"

4 - SERRANO Gonzalo (Movistar) +3"

5 - LATOUR Pierre (Direct Energie) d. b.

6 - HOULE Hugo (Astana) d. b.

7 - POWLESS Neilson (EF Education) d. b.

8 - TOLHOEK Antwan (Jumbo) d. b.

9 - FABBRO Matteo (BORA) +50"

10 - LEKNESSUND Andreas (DSM) +1'00"

Sailkapen nagusia:

1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 20:00:31

2 - FUGLSANG Jakob (Astana) +26"

3 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +38"

4 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +53"

5 - URÁN Rigoberto (EF Education) +1'11"

6 - WOODS Michael (Israel) +1'32"

7 - OOMEN Sam (Jumbo) +2'19"

8 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +2'22"

9 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) +3'10"

10 - COSTA Rui (UAE) +3'37"