Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra (7.etapa)

Rigoberto Uranek irabazi du erlojupekoa eta Carapazek lidergoari eutsi dio

A. A. | EITB MEDIA

Txirrindulari kolonbiarrak erakustaldia eman du eta sailkapen nagusian bigarren jarri da, Richard Carapazengandik 17 segundotara.

3:39
Rigoberto Uran

Rigoberto Uran (EF Education-NIPPO) kolonbiarrak irabazi du larunbat honetan Suitzako Tourreko zazpigarren eta azken-aurreko etapa, Disentis Sedrun eta Andermatten arteko 23,2 kilometroko erlojupekoa, eta Richard Carapaz (INEOS Grenadiers) ekuadortarrak sailkapen nagusiko lidergoa mantentzea lortu du.

36:02ko denborarekin, Uranek etapa garaipena lortu du, txirrindulariek Oberalppasseko 1. mailako mendatera igo behar izan duten egunean, 9,5 kilometroko eta %6,5eko batez besteko maldarekin.

40 segundotara iritsi da Julian Alaphilippe frantziarra (Deceuninck-Quick STEP), baina ez du biharko lasterketan parte hartuko bere semearen jaiotzarengatik. Bestalde, Gino Mäder suitzarrak (Bahrain Victorious) eta Carapazek berak 54 segundora bukatu dute.

Horrela, ekuadortarrak lehen postuan jarraitzen du, 17 segundoko aldearekin Uranekiko eta 39 Alaphilipperekiko.

Lasterketa helvetikoa igande honetan amaituko da, Andermatten 118 kilometroko ibilbidea egingo duen zortzigarren etaparekin. Bertan, Caparazek bere abantaila defendatuko du eta Egan Bernal kolonbiarra ordezkatuko du palmaresean.

7. etapako sailkapena:

1 - URAN Rigoberto (EF) 36:02

2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +0:40

3 - MÄDER Gino (Bahrain) +0:54

4 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.

5 - DUMOULIN Tom (Jumbo) +0:56

6 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +0:58

7 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) 1:00

8 - COSTA Rui (UAE) d.b.

9 - KRAGH ANDERSEN Søren (DSM) +1:04

10 - KÜNG Stefan (Groupama) - FDJ +1:05

------------------------------------

Sailkapen nagusia:

1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 20:37:27

2 - URAN Rigoberto (EF) +0:17

3 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +0:39

4 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +1:07

5 - FUGLSANG Jakob (Astana) +1:15

6 - WOODS Michael (Israel) +3:10

7 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) +3:16

8 - OOMEN Sam (Jumbo) +3:39

9 - COSTA Rui (UAE) +3:43

10 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +4:29