Txirrindularitza
Lehenengo etapa
Tour Down Under: Greipelentzat lehen garaipena eta lidergoa
Erredakzioa
Alessandro Petacchi gainditu du helmugako marra gainean. Antolakuntzak foto-finisha erabili behar izan du garailea erabakitzeko.
Esprintean erabaki da etapa irabazlea eta oso estua izan da. Antolakuntzak foto-finisha erabili behar izan du etapa irabazlea nor den erabakitzeko. Greipel izan da garaile oso gutxigatik eta bigarren postua Alessandro Petacchirentzat izan da.
Azken kilometroan erorikoa izan da. Jurgen Roelandts (Lotto-Belisol), Frederic Guesdon (FDJ-BigMat) eta Matteo Montaguti (AG2R) izan dira erori direnak. Eguneko ihesaldian Eduard Vorganov (Katusha), Marcello Pavarin (Vacansoleil), Martin Kohler (BMC) eta Rohan Dennis (UniSA) izan dira protagonista. 11 minutu eta 40 segundoko abantaila izan dute tropelarekiko, baina helmugarako 15 kilometro falta zirenean harrapatu dituzte.
Etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:
1 Andre Greipel 4:33:40
2 Alessandro Petacchi d.b.
3 Yauheni Hutarovich d.b.
4 Fabio Sabatini d.b.
5 Daniele Bennati d.b.