Itxi

Txirrindularitza

Vlasov taldeburu

Astanak bost euskal txirrindulari eramango ditu Vuelta lehiatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Izagirre anaiek, Alex Aranburuk, Omar Frailek eta Oscar Rodriguezek osatuko dute Vlasov buru izango duen talde kazakhstandarraren muina.

  • Omar Fraile, 2021eko Itzuliko erlojupekoan.

    Omar Fraile, 2021eko Itzuliko erlojupekoan. Argazkia: EFE

Astanak euskal txirrindulariz betetako taldea aurkeztuko du larunbat honetan Burgosen hasiko den Espainiako Itzulian, Aleksandr Vlasov errusiar taldeburuak 5 euskal txirrindulari izango baititu lagun.

Horrela, Ion eta Gorka Izagirre anaiak, Alex Aranburu, Omar Fraile eta Oscar Rodriguez izango dira Astanak aurkeztu duen taldearen osagaietako batzuk, eta horien helburu nagusia Aleksandr Vlasov errusiarrarekin sailkapen nagusiko posturik onena bilatzea izango da, larunbat honetan Burgosen hasiko den lasterketan.

Luis Leon Sanchez murtziarrak eta Yuriy Natarov kazakhstandarrak beteko dituzte taldea osatuko duten gainerako bi tokiak.

"Vueltara talde sendoarekin goaz. Aleksandr Vlasov izango da gure liderra, eta aurreko emaitza hobetzen saiatuko da (11. tokian amaitu zuen iazko ekitaldia). Olinpiar Jokoen eta etenaldi oso labur baten ostean, sasoiko dago berriro", adierazi du Dmitri Fofonov taldeko zuzendariak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena