Itxi

Txirrindularitza

Australian lehiatu eta gero

Euskaltel, Baleareetako Challengean lehiatzeko prest

Erredakzioa

Lasterketa otsailak 5etik 8ra luzatuko da. Talde larunbat honetan joango da Mallorcara.

  • Euskaltel taldearen aurkezpena. Artxiboko irudia: EFE

    Euskaltel taldearen aurkezpena. Artxiboko irudia: EFE

Australiako itzulian parte hartu ostean, Euskaltel Euskadi taldea prest dago Europako egutegian debuta egiteko, eta hurrengo erronka Baleareetako XXI. Challengea izango da, otsailak 5etik 8ra luzatuko dena, talde laranjak jakitera eman duenez.

Miguel Madariagak agindutako multzoaren 14 kidek egingo dute bidaia uhartera. 'Chalenge' formatuak baimentzen du etapa bakoitzean izen-emate ezberdina egitea.

Horrela, Igor Anton, Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Pello Bilbao, Victor Cabedo, Ricardo Garcia, Gorka eta Ion Izagirre anaiak, Mikel Landa, Ruben Perez, Adrian Saez de Arregui, Romain Sicard, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun lehiatuko diradenboraldiko lehen garaipenaren bila. Kirol zuzendari lanetan Iñaki Isasi izango da.