Txirrindularitza
Migjorn Saria
Andrew Fennek bigarren garaipena lortu du Mallorcako Challengean
Erredakzioa
Omega Phrama-Quick Step taldeko txirrindulariak Alexander Porsev eta Matteo Pelucchi gainditu ditu esprintean. Britania Handikoak Mallorcan jokatutako bi sariak irabazi ditu.
-
Andrew Fenn. Argazkia: EFE
Palma Sariko garaileak, Andrew Fennek, irabazi du Migjorn Saria esprintean Alexander Porsev (Katusha) eta Matteo Pelucchi (Europcar) gaindituta. Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindulariak Mallorcako Challengeko bigarren garaipena eskuratu du sasoi onean dagoela erakutsita.
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariek ihesaldian helmugara heltzen saiatu dira azken kilometroetan erasoak eginda, baina Mikel Astarlozaren eta Gorka Izagirreren saiakerak tropelak bertan behera utzi ditu.
Sailkapena:
1. Andrew Fenn (Omega Pharma-Quick Step)
2. Alexander Porsev (Katusha)
3. Matteo Pelucchi (Europcar)
4. Manuel Cardoso (Caja Rural)
5. Edvald Boasson Hagen (Sky)
6. Joeri Havik (De Rijke)
7. Jonathan Cantwell (Saxo Bank)
8. Jon Aberasturi (Orbea)
9. J. Joaquin Rojas (Movistar Team)
10. Alexei Tsatevich (Katusha)
11. Daniel Bennati (RadioShack-Nissan)
12. Vicente Reynes (Lotto-Belisol)
13. Frederique Robert (Lotto-Belisol)
14. Jonas Jorgensen (Saxo Bank)
15. Alexander Blain (Endura)