Itxi

Txirrindularitza

Atseden eguna

Euskal txirrindulariak, Espainiako Vueltan

EITB MEDIA

Onena Mikel Landa da nahiz eta Velefiqueko gainean lau minutu baino gehiago galdu.

  • Mikel Nieve, hedabideen aurrean. EFE

    Mikel Nieve, hedabideen aurrean. EFE

2021eko Espainiako Itzuliko lehen atseden eguna da gaur.

Primoz Roglicek agintzen du sailkapen nagusian eta momentuz ziklista bakarra dago bere mailan, Movistar taldeko Enric Mas (bigarren da sailkapen nagusian 28 segundora).

Guztira bederatzi etapa jokatuko dira eta euskal txirrindulariek ez dute zorte handirik izan Vueltaren lehen aste horretan. Caja Rural - Seguros RGA eta Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak hamaika ihesaldietan sartu dira, baina ez dute saririk izan, aipatzekoa da Mikel Amezketaren lana, beti borrokarako prest eta oso maila ona ematen hainbat egunetan.

Nabarmentzekoa da ere Mikel Nievek izan zuen eroriko larria, baina harrigarria bada ere, errekuperatu eta mendiko etapetan onenekin izan da ere.

Sailkapen nagusian onena Mikel Landa da nahiz eta igandean Velefiqueko gainean lau minutu baino gehiago galdu (16. tokian da); ondoren Izagirre anaiak daude, Gorka 35. eta Ion 42. tokian; Mikel Bizkarra 43. postuan da eta aipatutako Mikel Nieve 45., ia 40 minutura.

Mikel Landa

Mikel Landa

SAILKAPEN NAGUSIA

1. ROGLIC Primoz, Team Jumbo-Visma 20 34:18:53
2. MAS Enric, Movistar Team 0:28
3. LÓPEZ Miguel Ángel, Movistar Team 1:21
4. HAIG Jack, Bahrain - Victorious 1:42
5. BERNAL Egan, INEOS Grenadiers 1:52
6. YATES Adam, INEOS Grenadiers 2:07
7. CICCONE Giulio, Trek - Segafredo 2:39
8. KUSS Sepp, Team Jumbo-Visma 2:40
9. GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe 3:25
10. DE LA CRUZ David, UAE-Team Emirates 3:55

Sailkapeneko euskal ziklista onenak

16. LANDA Mikel, Bahrain - Victorious 5:47
35. IZAGIRRE Gorka, Astana - Premier Tech 33:18
42. IZAGIRRE Ion, Astana - Premier Tech 37:30
43. BIZKARRA Mikel, Euskaltel - Euskadi 37:50
45. NIEVE Mikel, Team BikeExchange 39:04
56. MARTIN Gotzon, Euskaltel - Euskadi 48:45
59. AMEZKETA Julen, Caja Rural - Seguros RGA 49:08
82. ERVITI Imanol, Movistar Team 1:02:46